Katea Bike | Bizikleta konponketa eta salmenta

Katea Bike bizikletak konpontzeko tailerra eta bizikleta denda da. Era guzietako bizikletak bertan aurkituko dituzu. 

Berako Kanttonberri, 1 karrikan dagoen dendan, gune ezberdinak aurkituko dituzu: zaleendako bizikleta gunea; profesionalendako gunea; osagarriak, arropa,  eta bizikletan ibiltzeko oinetakoak saltzeko gunea eta publikoa artatzekoa. Eskaintza, fitness gunearekin osatzen da. 

Katea Bike Bidasoko Bide Berdean 

Bidasoko Bide Berdetik hurbil dago Katea Bike, hortaz bizikleta bidea egiten ari zarelarik edozein arazo baduzu, bertara gerturatzea erraza izanen zaizu. 

Uda sasoian, Bortzirietako hainbat tokitan bizikleta alokairu zerbitzua paratzen dute, mugikortasun jasangarriaren alde pedalak astintzeko.  

Kontaktua