Garmendi TX, bizikleta salmenta, konponketa eta alokairua

Garmendi TX, bizikleta salmenta, konponketa eta alokairu zerbitzuak eskaintzen diu. 

Doneztebeko sarreran dago (N-121-A errepidetik sartuta), zubiaren ondoan eta Bidasoko Bide Berdetik hurbil.

Bidasoko Bide Berdea bizikletaz egiteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte.

Ibilbide erraza eta atsegina, ia profil laua duena. Bide Berdearen ibilbidea proposatzen dugun norabidean eginez gero, Bidasoa ibaiaren malda leuna aprobetxatzen da. Tren Txikitoaren ibilbide zaharrari jarraituko diogu, eta, handik, herriak zeharkatu, tunelak igaro eta baserriz zipriztindutako paisaiaz gozatuko dugu. Doneztebetik irten, ondoko Bortziriak eskualdea zeharkatu eta Gipuzkoaren mugan amaituko dugu. Bidean zehar, dike txikiak, kiwi-sailak eta ahaztutako bunkerren bat aurkituko ditugu. Bitxia da izokinei ibai-jauziak gainditzen laguntzen dieten ibai-eskalak ikustea. Pio Barojak zioen bezala, Bidasoko Herria mugarik gabeko mugako lurraldea da, non ibaia topaleku eta elkargune den.

Zoru-zati batzuek zuloak dituzte, eta kontuz zirkulatu behar da; erabiltzaile bakoitzaren erantzukizunpean zirkulatuko da bidetik. Tunel luzeenek argia dute eta asfaltatuta daude, baina, era berean, erabiltzaileei linternak erabiltzea gomendatzen diegu, segurtasun handiagoa izan dezaten. Era berean, gogoratu behar da bidearen zati batzuetan inguruan bizi diren bizilagunen autoak ibiltzen direla, bideak baserri batzuetara sartzeko balio baitu. Eskerrik asko zaborrik ez botatzeagatik, naturarekiko eta ingurumenarekiko errespetuagatik.

 

KONTAKTUA