Kortariko Gasna gasnategia

Ba al zenekien Idiazabal gaztarik onena Kortariko Gasna gasnategian egiten dela? “Infernuko gasna” izeneko gasnarekon Ordiziako txapeldunen artean Txapeldun izan gara, eta hirugarren urtez Idaiazabal gasnaren urrezko domina jaso dugu; eta Uharte Arakilen, 4. Urtez, lehendabiziko saria jaso dugu. Horrez gain, gasna ketuarekin eta erdiondutako gasnarekin Urrezko Dominak lortu izan ditugu Madrilgo Gourmet Aretoan. Gure sekretua ezagutu nahi duzu? Gure bisitetan, gaztaren elaborazioa, gure abeltzaintza, artzain-txakurrekin egindako lana eta gure produktuen dastaketa erakusten dizkizugu!

Noiz

- Udaberrian, udan eta udazkenean. Bisitak gasnategiko lanaren arabera egiten dira, hortaz beharrezkoa da eguna eta ordua kontsultatzea.
- Gasna salmenta egunero: 10:00-13:30 / 16:30-20:00

Iraupena

1,30 ordu

Gutxienezko - gehienezko kopurua

Gutxienez 15 pertsona - gehienez 35 pertsona

Erreserbak

Aurretik erreserba egitea gomendatzen da (www.kortarikogasna.eus)

Prezioa

Helduak: 8€ Haurrak: 4€ Taldeak, kontsultatu