Bisita gidatuak
Naturan egiteko era guzietako ekintzak aurkituko dituzu: ibilbide tematikoak, zuhaitzetan ibiltzeko zirkuituak, pumptrack, discgolf,…
Bidasoko Bide Berdean barnako ibilbidea. Doneztebetik Igantzira. 30 km.
Ezagutu Bertizko natur parkeko basoa, Xorroxin ur-jauzia, Baztan-Bidasoko begiratoki onenak, edo Elizondo eta Lesaka bezalako herri xarmantak.
Ordoki zalditegitik, Arizkungo Ordoki auzotik, Amaiurko gaztelu zaharrera zaldi gainean.
Milaka urte pasatu dira Ikaburu lezea osatzen hasi zenetik. Urak estalaktitaz eta estalagmitaz jantzitako paradisua da Ikaburu.
Espeolora hasmenta, Beintza-Labaiengo kobazuloan (2.maila). Kareharrian eragindako formazio ikusgarriak ezagutzeko aukera.
Bisita herriko etxeek gordetzen dituzten istorioetan oinarritzen da. Pertsonaiak, ohiturak, eliza, hilarriak…
Etxalarko usategietan sare bizeko harrapekata bertatik-bertara ikusteko aukera.
Muga inguruan kontrabandorako erabiltzen ziren bidexketatik gaueko ibilbidea.
Gau lanean ari zinela Guardia Zibilak atxikotu dizu. Espetxetik ihes egiteko gai izanen zara?
Amaiurko Gazteluan gertatutakoa ulertzeko bisita gidatua. Museoan pieza originalak aurkitzeaz gain, herriko bizimodu eta historia azaltzen da.
Baztan Tours-ek Elizondo ezagutzeko bisita gidatua eskaintzen dizu. Herriko historia, tradiziooak eta arkitektura ezagutzeko aukera paregabea.
Euskal arte garaikidearen erakusketa Urdazubiko Monasterioan. Euskal Herriko 29 artista ezberdinen 300 artelan ikusgai.
Idiazabal gasna egiteko prozesua bertatik bertara ikusteaz gain, artzai txakur erakustaldia eskainiko dizugu.
Amaiurko errota eta dolarea + talo tailerra haurrentzat eta dastaketa helduentzat.
Jauregian, landa eremuan eta errespetu gehienez, nola lan egiten dugun
erakutsiko dizugu, eta gure tradizioaz, ohituraz eta kulturaz ere hitzeginen dizugu.
Eskalatzea gustokoa baduzu, Mugarkin, familiarekin zein lagunekin paretetan gora disfrutatu ahalko duzu. Jarduera, begirale batek gidatuta izanen da.
Elizondoko Autxitxia gasnategian gasna nola egiten den ikusi ahalko duzu, bertatik bertara. Eta ondotik, dastatu!
XVIII. mendeko sagardo fabrika honetan lanaren eta musika tresna arkaikoenen lotura Kirikoketa hotsetan aditzen da.
Zugarramurdiko txokorik erranguratsuenetara bisita, herriaren historia, kondairak eta bertako pertsonaien pasarteak ezagutzeko.