Zer egin nahi duzu? Plan bila zabiltza?

Jaitsi Baztan-Bidasoko bisita gidatuen eskuorria! 13 esperientzia ditugu zuretzat prest!

Historia, gastronomia, espeleologia, BTT ibilbideak, abentura,…13 esperientzia, 13 bizipen

Denboraldi berriarekin batera, martxan dira Batzan-Bidasoko 2021eko bisita gidatuak! Egoera berriari egokituta eta aforoa kontrolatzearren, guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira.

Bisita gidatuak QR

Mimoz, eta maitasunez prestatu ditugu esperientzia guztiak, eta egoerari erreparatuz eta protokoloak betez, osasun eta segurtasun neurri guztiak hartu ditugu eskaintza berme guztiz egin ahal izateko.

JAITSI 2021eko bisita gidatuen eskuorria.

 

Bisita gidatuak

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2021eko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda.

Edizio berri honetan 13 esperientzia eskaintzen dira guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko. Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko; abenturan murgiltzeko bisitak,…

Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. QR an informazio guztia aurkituko duzu.

Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.