“Zaporeak eta landa”
Baztan-Bidasoko paisaiak dastatu nahi dituzu?
Baztan-Bidasoa Turismoak bat egiten du Nafarroako Turismo Departamentuak udaberrian martxan jarritako “Zaporeak eta landa” ekimenarekin.
Guztira 12 ibilbide proposatzen dira, martxoaren 23an hasi eta ekianaren 23ra bitarte. Nafarroa guzian eginen dira ibilbideak eta bukaeran eskualde bakoitzeko produktuen dastaketa eskainiko da. Itzuli goxoak dira denak, ibilaldi errazak, kirola, kultura, historia eta gatronomia uztartuz.
Ibilaldi guzietatik hiru Baztan-Bidasoko parajeetan egiten dira:
1-“Pottoka urdina” + Etxelekua gasna dastaketa

Ibilaldi hau Urdazubin hasi eta Zugarramurdin akitzen da. Lezetik lezera doan ibilbidea, sorginkeriaz zipristinduta dagoena eta gasna zaporea duena. Etxelekua gasnategian eginen den dastaketarekin akituko da.
Noiz: 03/23, 04/22, 06/01
Ordua:: 10:00
Izen ematea: Orbela 659477396 / info@orbela-beintza.com
Erreserbak: 24 ordu lehenago
Dastaketa: 12:30
2-Iturburua (Bertiz) + Bertako produktuen dastaketa Bertizeko IXIART Artisautza dendan
Egur zaporea, zuhaitz usaina eta historia zertzeladak ditu ibilbide honek. Pedro Cigak eta Dorotea Fernandezek Nafarroako Diputazioari utzitako Natur Parkeko bidezidorretatik igarotzen da eta akitzeko, IXIART artisautza dendan bertako produktuak dastatzeko aukera eskaintzen du.
Noiz: 03/24, 05/04, 06/15
Ordua: 10:30
Izen ematea: Navarra Natural 628649249 / navarraalnatural@gmail.com
Erreserbak: 24 ordu lehenago
Dastaketa: 13:00
3-Bidasoko Bide Berdea Ameztia BTTren eskutik + Ardiarana gazta dastaketa

Noiz: 04/06, 05/12, 06/15
Ordua: 10:00
Izen ematea: 948 45 00 28
Erreserbak: 24 ordu lehenago
Prezioa: 10€ (paseoa eta dastaketa); 3€ (dastaketa)
Ikusi HEMEN ibilbide guztiak