Baztan-Bidasoko XXX.Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak, hasiera galanta!

Ohiko gastronomia eta sukaldaritza berria uztartzen dira parte hartzen duten jatetxeek eskaintzen dituzten menuetan

Usoa estilo tradizionalean; galeper eskabetxatuaz, dilistaz eta mangoarekin osatutako entsalada epela; basurde azpizuna perretxiko eta madari saltsarekin;… hauek dira gure jatetxeetako kartetan aurkituko dituzun proposamenetako batzuk.

Ohiko erara sukaldatutako platerak, ohiko sukaldaritza maite baduzu eta sukaldaritza modernoari keinu interesgarriak egiten dizkioten errezetak, zapore berriak dastatzea gustokoa baduzu.

Joan den urriaren 13an Baztan-Bidasoko XXX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak aurkeztu zirenetik, asko izan dira gure eskualdera ehiza-menuak dastatzera hurbildu diren pertsonak.

Bi aste daramatzate Jardunaldiek martxan eta hasiera ezin hobea izan dute!

Horrela jarraitzea espero dugu edizio honen amaierara arte, azaroaren 30era arte.

Jaitsi HEMEN menu guztiak

Jaitsi HEMEN Ehizako Jardunaldi Gastronomikoei eta Argazki Lehiaketari buruzko informazio guztia.