“Usoa betiko erara”#comecaza argazki lehiaketan irabazlea

Maximo Martinez Gorritxo, “Usoa betiko erara” argazkiarekin rabazi du #comecaza 2019 argazki lehiketa

ZORIONAK!

“Usoa betiko erara” izeneko argazkia aukeratu du epaimahaiak aurtengo Ehiza Jardunaldietako Argazki Lehiaketako irabazle. Epaimahaikideek lanen kalitatea azpimarratu dute eta guztien artetik Maximo Martinez Gorritxok  @donamaria’ko bentan ateratakoa aukeratu dute.

Guztira 21 argazki jaso ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak aurtengo lehiaketan parte hartzeko.

Saria, bi pertsonendako otordua

Horixe saria! Otordua doan Baztan-Bidasoko XXVII. Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean.

Baldintza bakarra dago ordea!  Irabazleak aurtengo jardunaldietan disfrutatu beharko du saria, hots, abenduaren 1a baino lehen,  ordurarte luzatuko baitira aurtengo #comecaza jardunak.

Horrez gain, argazki irabazleak, 2020ko Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen irudia izanen da.

Baztan-Bidaosa Turismoa Elkarteak jasotako argazkiak  edozein zabaltze plataforman erabiltzeko eskubidea izanen du, bai Ehiza Jardunaldiak iragartzeko baita elkartea bera sustatzeko ere.

Ehiza Jardunaldiak abenduaren 1era arte martxan

Lerro hauen bidez irabazlea zoriondu eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkue Baztan-Bidasoa Turismoak.

Eta gogoratu!!! 2019ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak azaroko hilabete guztian zehar martxan izanen dira! Aitzakia paregabea gurera etortzeko!

Hementxe MENUAK.

#comecaza Baztan-Bidasoan eta ON EGIN!!!