Ursua, “El Dorado” konkistatzeko abiapuntua

palacio ursua

Ursuako jauregia, Arizkungo Ordoki auzoan (Baztan)

Baztandik, “El Dorado” konkistatzera!

Ba al zenekien Andres Hurtado de Mendoza erregeordeak Ursuako Pedro baztandarra izendatu zuela “El Dorado” lurralde imaginarioa bilatzeko espedizio buru?
Ursuako jauregia. Ordoki auzoa, Arizkun-Baztan.
Ursuako Jauregia Arizkungo Ordoki auzoan dago. Bertan sortu zen Ursuako Pedro (1526).
XVI. mendeko konkistatzailea eta Kolonbiako Pamplona herriaren sortzailea izan zen Ursuako Pedro eta, 1561. urtean, “El Dorado” lurralde inaginarioa bilatzeko espedizo buru izendatu zuen Andres Hurtado de mendoza erregeordeak. Espedizio hartan kidea zuen Lope de Agirre gipuzkoarrak traizionatu eta hil egin zuen.
Egun dorretxea partikularra da. Dorretxearen ondoan  Santa Ana baseliza dago. Bertan zorigaiztoko gertaera bat gertatu zen, hala kontatzen du bederen  Mikel Laboa eta Benito Lertxundi abeslariek ezaguna egin duten kantak.
Abestia Hemen
Letra:

Goiti zazu burua,
ene arreba Juana
Eztezaket goratu,
anai Batista jauna. (bis)Izorra omen zara,
ene arreba Juana.
Zertan ezagutzen nauzu,
nere anaia jauna?. (bis)Zazpi errota berri,
zortzi jauregi txuri:
horien guziengatik
nik ez Urtsura nahi. (bis)Urtsuan zazpi leiho,
zazpiak lerro-lerro;
Lantainako alaba
Urtsuan defuntu dago.(bis)

Urtsuan defuntua
Santa Anan kausitua
adio erran gabe
etxetik partitua. (bis)

Ursuako jauregitik hurbil:

Non bazkaldu: Ordoki Erretegia

Zer egin: Ordoki Zalditegia, Baztan-Bidasoa zaldu gainean ezagutzeko.