Urdazubiko lezea, Ikaburu

Leorlas auzoan kokatuta dago Urdazubiko Ikaburuko lezea. Urtxuma errekak zeharkatzen du lezea eta urteak joan, urteak etorri, haren ibilbidean, estalaktitak eta estalagmitak zizelkatu ditu. Urteko egun guztietan tenperatura berbera dago leze barruan: 14 º. Epel neguan, “frexko” udan.

Kondairak dioenez, Ikaburuko lezean lamiak biltzen ziren haien ospakizunak egiteko.

Urdazubiko Lezeak, Ikaburuko lezea barne Nafarroako Goi Paleolitikoko aztarnategi garrantzitsuenak dira. 

Urak zizelkatutako estalaktita eta estalagmitaz gozatzeko ibilbide paregabea. Agi-soinuez lagundutako bisita gidatua.

Naturaren altxor izkutuak ezagutu ahal izateko, bisita gidatua egitea gomendatzen dizugu. 

#Erreserbak  👉 HEMEN

Orain dela 20.000 urte gizakia toki hauetan bizi zen dagoeneko, gaur egungo baldintza hotz eta latzagoetan dudarik gabe. Paleolitiko garaia zen eta oraindik metalezko tresnak ez zituzten ezagutzen (brontzea, kobrea, burdina erraterako), hortaz etxe eta ehizarako behar zituzten lanabes guziak harriz egiten zituzten.

Urdazubiko lezeetan egindako indusketa lanen ondorioz honelako aurkikuntzak egin dira: silexeko arpoiak, hezurrezko josteko orratza, janari errestoak eta gizaki ehorzketa baten errestoak. Ez dago dudarik beraz Goi Paleolitoan gizakia alderdi hauetan bizi izan zela, orain dela 10.000 urte eta 20.000-30.000 urte artean.

Aztarnategia madeleine garaikoa da eta lezeetako paretetan margoak aurkitu dira: bisonte bat, oreina eta bobido baten antza duen irudi bat ere. Gaur egun, kontserbazio arazoak direla eta ezin dira margo hauek bisitatu.

Ikaburuko lezeko lehendabiziko ezagupenak 1808 urtekoak dira, Indepentziako gudan babes toki bezala erabilia izan baitzen. 1965 urtean bisitariei ateak ireki eta egun, herriko erakargarritasun handienean bilakatu dira. 

KONTAKTUA

Urdazubiko lezea

Ezagutu nahi al duzu? 40 minutuko bisitan, argi eta soinu efektuek naturaren edertasuna eta indarra goratzen dituzte.

Leorlas auzoan kokatuta dago Urdazubiko Ikaburuko lezea. Urak zizelkatutako estalaktita eta estalagmitaz gozatzeko ibilbide paregabea eskainiko dizu bisita honek. 

Noiz

- Urte osoan

Iraupena

40 minutu

Gutxieneko - Gehienezko kopurua

Gutxieneko kopurua: pertsona bat
Gehienezkoa kopurua: 25 pertsona

Erreserbak

Aurretik erreserba egitea gomendatzen da

Prezioa

-Helduak: 7€
-Haurrak: 4€

[vc_row columns_type=”default” gap=”10″][vc_column width=”1/3″][us_image_slider ids=”4260,4904,4903,4902″ img_size=”us_600_400_crop”][vc_empty_space][just_icon icon=”Defaults-info” icon_size=”14″ icon_color=”#ffffff” icon_style=”circle” icon_color_bg=”#87ae3c” icon_align=”left”][vc_column_text]CUEVAS
0034.948.599.241
info@cuevasurdax.com
www.cuevasurdax.com[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=”2/3″][vc_column_text]Ezagutu nahi al duzu? 40 minutuko bisitan, argi eta soinu efektuek naturaren edertasuna eta indarra goratzen dituzte.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][ult_content_box bg_color=”#f7f7f7″ box_shadow=”horizontal:px|vertical:px|blur:px|spread:px|color:#f7f7f7|style:none|” padding=”padding:10px;” margin=”margin:0px;” hover_box_shadow=”horizontal:px|vertical:px|blur:px|spread:px|color:#f7f7f7|style:none|”][vc_column_text]NOIZ
Urte osoan.

IRAUPENA
Galdetu.

GUTXIENEKO KOPURUA
Pertsona 1.

GEHIENEZKO KOPURUA
25 pertsona.

ERRESERBAK
www.cuevasurdax.com

PREZIOA
6 €
Haurrak: 3€[/vc_column_text][/ult_content_box][/vc_column][/vc_row]