Udazkenaz gozatzen 🍂🍁

Paisaiak udazken koloreak hartzen dituenean, bake sentsazioa areagotu egiten da Baztan-Bidasoan

2023ko Udazkena hemen da. Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, irailaren 23tik abenduaren 22ra luzatuko da, hots, 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du. 89 egun Baztan-Bidasoan paisaia desberdinaz gozatzeko. Zelai berdeek eta basoek janzkera aldatu, eta gorri, marroi eta urre-kolorez janzten dira.  Ikusmenerako gozamena da Udazkena!

Gure proposamena

Oihanean murgiltzea eta udazkeneko sentsazioak arnastea osasun fisiko eta buru-osasunerako oparia dira. Hortaz, gure proposamena da “Oihanean Sentitu” liburuxkan agertzen diren ibilbideetariko bat egitea, eta egun hain modan dagoen baso-bainua hartzea. Argitalpena, 2€ko prezioan, Bertizko IXIART artisautza-dendan, Amaiurko Arkeologia Zentro-Museoan, Doneztebeko Ostiz  eta Elizondoko Axular liburudendetan jaso dezakezu

Udazkena zure platerean

Eta nola ez! Udazkenean onddo, gaztaina eta uso usaina dario gure eskualdeari. Urriaren 16an hasi dira Baztan-Bidasoko XXXI.  Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Elkarteko jatetxeek ehizarekin sukaldatutako plater goxoak prestatuko dizkizute: kuia xafla trufatuak plantxan perretxikoekin, uso-bularrak sagar-udare eta moskatel purearekin, usoa betiko erara prestatua edo potxak galeperrekin.

Kontuan hartzeko!

Ba al zenekien Etxalarren sare bidezko uso harrapaketa egiten dutela? Kultur Ondare izendatutako ehiza modalitate hau bertatik-bertara ikusi nahi baduzu, urriko eta azaroko asteburuetan bisita gidatuek egiten dituzte usotegietara. Ez galdu aukera!

Udazkenak merezi du, Baztan-Bidasoan goza ezazu!