Baztan-Bidasoko paisaia berdea gorri, okre eta urre-kolorez tintatzen denean
2021eko Udazkena hemen da, Behatoki Astronomiko Nazionalaren arabera, irailaren 22tik abenduaren 21era arte luzatuko da, hau da, 89 egun eta 20 orduko iraupena izango du. 89 egun Baztan-Bidasoan paisaia desberdinaz gozatzeko. Zelai berdeek eta basoek janzkera aldatu eta berdez jantzi beharrean gorriz, purpuraz, fuksiaz, okrez, marroiz, urre-kolorez…apaintzen dira. Ikusmenerako gozamena da Udazkena!
Oihanean sentitu
Aurten gainera oihanean murgildu eta baso-bainu bat har dezakezu. Oxigenoz bete, erlaxatu eta ipuin bat irakurri orbela erortzen deneko soinua entzuten duzun bitartean! Horretarako, Oihanean Sentitu argitalpena eskura dezakezu. Non? 👉 Bertizko IXIART artisautza-dendan, Amaiurko Arkeologia Zentro-Museoan, Doneztebeko Ostiz eta Elizondoko Axular liburudendetan eta eskualdeko turismo bulegoetan. Prezioa: 2€.
Udazkena zure platerean
Eta nola ez! Udazkenean onddo, gaztaina eta uso usaina dario gure eskualdeari. Urriaren 16an hasiko dira Baztan-Bidasoko XXIX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Elkarteko jatetxeek ehizarekin sukaldatutako plater goxoak prestatuko dizkizute: kuia xafla trufatuak plantxan perretxikoekin, uso-bularrak sagar-udare eta moskatel purearekin, usoa betiko erara prestatua edo potxak galeperrekin.
Kontuan hartzeko!
Ba al zenekien Etxalarren sare bidezko uso harrapaketa egiten dutela? Kultur Ondare izendatutako ehiza modalitate hau bertatik-bertara ikusi nahi baduzu, urriko eta azaroko asteburuetan bisita gidatuek egiten dituzte usotegietara. Ez galdu aukera!
Udazkenak merezi du, Baztan-Bidasoan goza ezazu!