TXONDORRAREN EGUNA

Irrisarri Land-en txondorra piztea eginen dute aurten ere, Olentzero, Euskal Herriko ikazkin ezagunena eta maitatuena omentzeko

Toti Martinez de Lezea idazleak su emanen dio txondorrari, larunbatean, abenduaren 2an. Berari eskaini zaio txondorra pizteko ohorea, mitologia ardatz hartuta, euskal kultura ezagutzeko egindako lanagatik
Txondorraren Eguna (abenduak 2)

11:30 Iñaki Etxepareren Txelo kontzertua (Yrisarriko begiratokia)

13:00 Pintxo-pote (Jolastoki)

14:00 Ikaskinen menua tabernan

17:30 Txondorra pizte ekitaldia, Toti Martinez de Lezea idazlearen eskutik.

Urtzi Iraizoz-en musikak ekitaldia girotuko du

18:30 pintxo-pote

20:30 Afari herrikoia, Gorka Zabaletaren kantuekin

 

Irrisarriko basoetako gaztainondo eta haritzak erabili dira txondorra egiteko, 18.000 kg. egur guztira.

Behin txondorra piztuta, parkeko boluntarioek hartuko dute txondorra sutan mantentzeko ardura. Dena ongi, Eguberriak pasata hasiko dira ikatza ateratzen. 11.000kg. ateratzea espero dute, neguan parkeko jatetxeetako parrilletan erretzeko.

Ikusi hemen prentsa oharra