Noiz iritsiko da Olentzero?
Egur eta ikatz usaia dario IrriSarri Landeko parkeari, Gabonak hurbil eta Olentzero fite iritsiko denaren seinale
Larunbatean, azaroaren 30ean, arratsaldeko 6etan piztuko dute IrriSarri Landeko txondorra.
Ohitura bilakatu da IrriSarri Landen txondorraren piztuera. Aurtengoan VI. edizioa izanen da eta Itziar Sistiaga idazle
iruindarra izango da piztueraren arduraduna. Aurreko edizioetan Iñaki Perurenak, Xabier Euzkitzek, Xabier Agotek,
Toti Martinez de Lezeak eta Aizpea Goenagak egin bezala, aurtengoan Sistiagak bere arrastoa utziko du Ikaztegiko enborrean.
Ekitaldia osatzeko, Gorka Zabaleta kantautoreak emanaldia eskainiko du..
Olentzeroren zain
Txondorraren piztuerarekin batera hainbat ekintza antolatuko dira hilabete osoan zehar Irrisarri Landen. Horien artean, nabarmentzekoa, Olentzeroren bisita.
Abenduaren 21ean Olentzero IrriSarri Land-era etorriko da haurren eskutitzak jasotzera.
15etan Ikaztegian izanen da eta 17etan Jolastokin.
18.000 kilo egur
Txondorra eraikitzeko, inguruko basoetan hartutako 18.000 egur-ikatz kilo erabili dira aurten, bereziki gaztainondo eta haritza. Larunbatetik aurrera, borondatez jendea arituko dira txondorra zaintzen hilabetez eta gauzak ondo bidean, urte amaierarako ikatza izanen da. Gutxi
gora-behera guztia 5.000 kilo ikatz lortzea espero da, azken urteetan lez jatetxeko parrillan erabiltzeko datorren denboraldian.
Larunbat honetatik aurrera eta abenduaren 30era bitartean ikaztegia bisitatu ahal izango da, bertan dagoen museoarekin batera. Bertan, garai bateko ikazkinen bizitza estiloa eta lan egiteko modua ikusi eta ikasi ahal izango da. Horretarako espresuki egina dagoen ibilbidea ere egindaiteke eta trenez ikusi guztia.
Abenduaren 30era arte zabalik
Parkea zabalik egongo da abenduaren 30a arte. Asteburu guztietan 10.00etatik 18.00etara eta
abenduaren 21tik aurrera egunero zabalik egongo da, 24 eta 25 izan ezik.
ba al zenekien Irrisarri familiak urtero besta egiten duela? Irisarri familiaren eguna ospatuko da azaroaren 30ean IrriSarri Land-en. Bertan parte-hartzeko nahitaezkoa da lehenengoa eta bigarrengo abizena Irisarri edota bere barianteren bat izatea:
Yrisarri, Irizarri, Irisarri, Irissarri, Yrisarri…etab. Egunean zehar hainbat ekitaldi egongo dira
antolatuta familiaren eguna ospatzeko.