Txondorra piztea Irrisarri Landen

Encendido de la carbonera

Irrisarri Land-en txondorra piztea eginen dute aurten ere, Olentzero, Euskal Herriko ikazkin ezagunena eta maitatuena omentzeko

Aizpea Goenagak su emanen dio txondorrari, larunbatean, abenduaren 1ean. Txondorra piztu ondoren, kultur eta aisialdi jarduera ugari antolatu dira.
Txondorraren Eguna 

Abenduak 1, larunbata.
Bisita gidatuak Ikatzaren Museora.
Ikazkinen menua Jolastokiko Tabernan.
Pintxo-potea.
18:00retan: Txondorraren piztuera, Aizpea Goenagaren eskutik.
19:00retan: Aizpea Goenaga ezagutzen, Jolastokiko Tabernan.
20:00etan: Kantu Zaharren Afaria.

Abenduaren 2tik 9ra:
Bisita gidatuak txondorra piztuta.
Gaztain jatea.
Pintxo potea

Irrisarriko basoetako gaztainondo eta haritzak erabili dira txondorra egiteko, 15.000 kg. egur guztira.

Behin txondorra piztuta, parkeko boluntarioek hartuko dute txondorra sutan mantentzeko ardura. Dena ongi, Eguberriak pasata hasiko dira ikatza ateratzen. 11.000kg. ateratzea espero dute, neguan parkeko jatetxeetako parrilletan erretzeko.

Ikusi Prentsa Oharra. Txondorra 2018