Treking Baztan eta Bidasoan, gure bailarak pausoz pauso

senderismo, Orbela, montaña, guía, Turismo, Naturaleza, Navarra

Mendian itzulixka egiteak onura ugari ditu gorputza eta buruarentzat. Bazatoz?

Naturan murgiltzea, basoak, errekak, zuhaitzak sentitzea…ba al dago zerbait ederragorik?

Paseoa ematea, berez osasuntsua da, baina gainera konprobatu ahal izan da bihotzeko eritasunak prebenitzeko ere ona dela mendian ibiltzea. Bihotza aktibatu eta indartu egiten delako. Sorbaldarako ere onuragarria omen, motxilan pisu gehiegi sartu gabe, noski!

Eta honetaz guztiaz gain, mendian ibiltzeak autoestimua indartzen du. The Journal of Environmental Science and Technology -k 2010ean egindako ikerketa baten arabera, bost minutuko itzulia egitea aski da autoestimua igotzeko! Erraza ezta?

Horixe da beraz gaurkoan luzatu nahi dizuegun plana! Baztan-Bidasora etortzea eta gure basoetan barna itzulia egitea!

Treking Baztan eta Bidasoan, gure bailarak eta mendiak pausuz-pausu

Hainbat GR ibilbide dago Baztan-Bidasoan barna: GR11 (Pirinioetako ibilbidea), GR12 (Euskal Herriko ibilbidea) eta GR10 (ibilbide frantziarra). Hortxe daude baita GR11 eta GR12 bideen arteko loturak, Bidasoko Treking-a eta GRT5 Kulunkaren Bidea. Guztira 208 kilometro GR ibilbideen barrena, behar bezala seinalizatuta. Boluntario sareari esker egoera onean mantentzen dira mendi ibilbide luze hauek, hortaz segurua da bide horietan barna ibiltzea eta gure bailarak eta mendiak ezagutzeko aukera paregabea!

Gauzak horrela, gonbitea luzatuta geratzen da. Etorri zaitez nahi duzunean. Gure basoak, gure mendiak,…hemen ez dugu aterik, gure mendiak zabalik daude beti!

Zatoz, gozatu, arnastu! Arnastu Baztan eta Bidasoa! Arnastu osasuna eta ongi izatea!

Proposamenak:

Egun bateko ibilbide proposamenak HEMEN

Bi egun edo gehiagorako ibilbide proposamenak HEMEN