SUA ETA URA, UDAKO SOLSTIZIOA

“Sarna fuera, ona barnera, txarra kanpora San Joan Bautista…”

Beti, gizakia gizakia zenetik, ospatu ditu Lurraren aroak: neguko solztizioa eta udakoa. Nekazaria duela gutxira arte, AMA Lurraren ziklo aldaketak sinesmen eta miresmen beteriko erritoekin ospatu izan ditu.

Kristautasuna iritsi zenean baina, jentil ohiturak (paganismoa) bereganatuz eta trasformatuz joan zen, neguko solstizioan Eguberriak ezarriz eta udakoan San Joan Bautista. Bereak egin ez zituen ohituak aldiz, deabruaren eta sorginen afera zirela erran zuten elizgizonek.

Baztan-Bidasoan badakigu sorginkeriaz zerbait, Zugarramurdiko 31 bizilagun epaitu zituzten 1610ean Logroñoko auzian sorginkeria leporatuta eta 11 suan erre.

SUA eta URA

Eguzkiaren aroaren etorrera ospatzeko oraindik ere errito ugari mantentzen dira Euskal Herrian

Sua, izpiritu txarrak uxatzeko, belar txarrak erretzeko, gaitzak akabatzeko,…

San Joan gauean eskualdeko herri guztietan egiten dira suteak, baina Arizkungoak dira ezagunenak.

Ilunabarrean, ezkil jotzearekin batera, etxe bakoitzeko bizilagunek belar mukuru bat jartzen dute etxe atarian. Herri guztia sutez betetzen da eta goitik behera saltoka herriko hiru karrikak zeharkatzen ditu jendeak.

Ura elementu berritzaile gisa. Uzta oparoa eskatzeko, indarra hartzeko, gaitzak sendatzeko.

San Joan egunean  Igantziko San Juan Xar parajean egiten da erritoa. Bertako iturburuetako ura sendagarria dela diote. Hiru iturrietako ura edaten du jendeak urte osoan eztulik ez izateko, zapia busti eta larrua igurtzen dute larruko gaitzak sendatzeko eta bertako errekatxoan ortozik ibiltzen dira uraren ahalmen berritzaileaz bustitzeko.

(Egitaraua ikusi nahi baduzu AGENDA kontsultatu)