Sanferminik gabe, Zubigainekorik ez Lesakan

Bestarik ez, ezta dantzarik ere

Lesakako Sanferminei buruz ari bagara, Zubigainekoaz ere ari gara, aurten baina ez da dantzarik izanen Onin errekaren ertzeetan

Uztailaren 7a, San Fermin eguna, Lesakako festetako egun handia da. Lesakarrek irrikaz itxoiten duten eguna, “Ezpatadantzariak” Onin errekaren ertzeetan dantzan ikusteko.

“Zubigainekoa”  Lesakako festetako ekitaldi nagusia da, XV. mendean Legarrea eta Pikuzelaia auzoen arteko bake itunaren adierazgarria.

Iruñean ez ezik, Nafarroako bertze tokietan ere ospatzen dira Sanferminak. Baztan-Bidasoan erraterako, Azpilkuetan, Baztanen, eta Lesakan, Bortzirietan jai egunak dituzte. Aurten ordea, egoerak behartuta, bertan behera geratu dira ospakizun guztiak.