Baztan-Bidasoa, emakumeak eta ostalaritza
Izen propioa duten testigantzak. Belen Urrutia (Elbeteko Posada), Idoia Etxeberria (Beintza-Labaiengo aterpetxea), Lorea eta Haizea Luzuriaga (Donamaria’ko benta) eta Mirentxu Goienetxe (Tresanea Apartamentuak). Bostak ostalaritzan ari dira lanean, bostak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarte kideak dira. Haien lekukotasunak, bertze 20 emakumeen testigantzekin batera bildu ditu ANAPEHk “Nafarroako ostalaritza, 25 emakumek kontatuta” izenburupeko liburuan. Argitalpena baina, erakusketa ibiltari batekin osatzen da. Iruñeko Kondestable Jauregian hasi zen erakusketaren ibilbidea eta egun, Elizondon dago ikusgai, Arizkunenea Kultur Etxean.
Liburu honek Nafarroan ostalaritzan aritzen diren 22 eta 75 urte bitarteko 25 emakumeren testigantzak biltzen ditu: gaueko aisialdia, jatetxeak, landetxeak, mendiko salmentak, apartamentu turistikoak, hotelak, tabernak, aterpetxeak, asoziazionismoa…
ANAPEHek haiekin aintzat hartu nahi izan du, haien historia zein den jakin nahi izan du, haiek omentzeko liburu bat sortu nahi izan du eta, haien izenean, omenaldi hau ostalaritzan lan egiten duten emakume guztiei zabaldu nahi izan die.
Azken hamarkadetan ahalduntzea eta ostalaritza negozio askoren buru izatea lortu duten emakumeei eta beren lanpostuetatik beren egunerokoan ezagutza, jakinduria eta gogoa ekartzen duten emakumeei egindako aitorpena,
ikuskizunak aurrera jarrai dezan ahalbidetuz.
Haiek gabe, ezer ez litzateke posible; haiekin, dena da posible
Deskargatu liburua PDF formatuan 👉 HEMEN