ONGI ETORRI!! HEMEN EUSKARAZ BIZI GARA

Egunon! Zer moduz? Ongi ibili!

Gurera heldu diren bisitariak berehala konturatzen dira Baztan-Bidasoan bi hizkuntza erabiltzen ditugula: euskara eta gaztelera. Gure ondare naturala, kulturala, historikoa ezagutzera etortzen dira, baita gure ondare linguistikoa ezagutzera ere. Hortaz, eta euskara pixka bat ezagutzera gonbidatzeko, Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Zerbitzuek kalean dute ONGI ETORRI HEMEN EUSKARAZ BIZI GARA eskuorria.

Hizkuntza gure marka dela eta hemen euskaraz bizi garela erakutsi nahi diegu bisitan heldu zaizkigunei.

Paisaia, historia, kultura, gastronomia,…dena da garrantzitsua gurean. Baita gure Ama hizkuntza ere. Euskaraz dago idatzita gure historia, euskalduna da gure kultura.

Euskara baina ez da museoetan aurkituko dugun hizkuntza edo izkribua, hizkuntza BIZIA da.

Turistei gure hizkuntza errealitatearen berri emanez eta euskaraz solastatzeko gonbitea eginez, hiztegi ttipi bat ere biltzen du esku-orriak. Guztira 25.000 ale argitaratu dira gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelelesera itzuliak.

Baztan-Bidasoa Turismoak argitalpena banatzen lagundu zuen iaz eta aurten berriz egitasmoarekin bat egiten du.

Zabaldu HEMEN eskuorria