ONGI ETORRI! ¡BIENVENIDOS!

Egunon! Zer moduz? Ongi ibili!

Euskaraz solastatu gara Aste Santuan Baztan-Bidasoara etorritako turistekin eta hori Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskara Zerbitzuek kaleratutako gidari esker izan da.

Hizkuntza gure marka dela eta hemen euskaraz bizi garela erakutsi nahi diegu bisitan heldu zaizkigunei.

Paisaia, historia, kultura, gastronomia,…dena da garrantzitsua gurean. Baita gure Ama hizkuntza ere. Euskaraz dago idatzita gure historia, euskalduna da gure kultura.

Euskara baina ez da museoetan aurkituko dugun hizkuntza edo izkribua, hizkuntza BIZIA da.

Turistei gure hizkuntza errealitatearen berri emanez eta euskaraz solastatzeko gonbitea eginez, hiztegi ttipi bat ere biltzen du esku-orriak. Guztira 25.000 ale argitaratu dira gaztelera, frantsesa, katalana eta ingelelesera itzuliak.

Baztan-Bidasoa Turismoak argitalpena banatzen lagundu du. Aste Santuko oporrak bukatutakoan, gure bezeroek euskaraz agurtu gaituzte. Ez digute AIO erran, GERO ARTE baizik.