Olentzero…atzera kontaketa abian da
Gutxi falta da Lesakako ikazkina menditik herrira jaisteko. Ilusioz beteriko zakua soinean, opariak ekarriko ditu onak izan direnentzat eta ikatza gaiki portatu direnetzat.
Pipa ahotan duela, kapoiak, arrautzak eta botila ardoa ekarriko du otordu egiteko…
Olentzeroren garrantzia ez da nolanahikoa Euskal Herriko Gabonetan, baina haren erranahia berezia da Baztan-Bidasoko eskualdean, Olentzero Lesakakoa zela erran ohi baita.
Lesakakoa izan edo ez, abenduaren 24ko gauean, Olentzero Euskal Herriko etxe guzietan sartuko da.
Gabon gaura itxoin beharko dugu opariak jasotzeko, ez ordea Olentzero ikusteko. Olentzero abenduaren 17an iritsiko da Bertizera, Bertiz Abentura Parken eskutik. Besta eguna antolatu dute Olentzerorekin amets egiteko… talo tailerra egiteko, baserriz baserri ibiltzeko eta Olentzerori ilusioz idatzitako eskutitzak emateko…
Ikusi programa eta baldintzak: OLENTZEROREKIN AMETS EGITEN