Olentzero zure eskutitza hartzeko prest

Olentzero en Irrisarri Land recogiendo las cartas de l@s niñ@s

Olentzero asteburu honetan Irrisarri Land-en egonen da.  Zatoz zure eskutitza ematera!

Larunbatean eta igandean, abenduak 22 eta 23, Olentzero Irrisarri Landen egonen da zure eskutitzak jasotzeko prest! Arratsaldeko 3retatik aitzin Irrisarriko Txondorran aurkituko duzu Olentzero eta 5etatik aitzin Jolastokin (Olentzerori eskutitza emateko ez da Jolastokiko sarrerarik ordaindu beharko).

Eguberrietako ordutegia Irrisarri Landen

Abenduaren 21etik urtarrilaren 1era Irrisarri Land zabalik egonen da. Goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara.

Nolanahi ere, Gabon gauean, Eguberri Egunean, Urtez Zaharrean eta Urte Berrian ordutegi bereziak izanen ditu parkeak. Hala, begiraleen laguntza behar dituzten ekintzen ordutegia, 10etatik 2 orduetara izanen da, eta ekintza hauek egin ahal izateko beharrezkoa izanen da aldez aurretik erreserba egitea.

Jolastokia arratsaldeko 6ak arte zabalik egonen den arren, ez da bertan begiralerik izanen.

Alojamendu eta jatetxeak normaltasun osoz irekiko dute eta egun berezietarako menu eta otordu bereziak antolatu dituzte.

Urtarrilaren 2an parkeak ateak itxiko ditu, martxoaren 15a arte.

EGUBERRI ON eta URTE BERRI ON!