Asador Montxo

Montxo Erretegia bere jatorrira itzuli da eta ateak zabaldu ditu berriro Ibanen eskutik. Iban sutegi artean, ostatuara joaten zen  jendearen algararen artean eta tabakoa erostera joaten zen jendearen joan etorrien artean hezi da. Bera aitetxik zabaldu zuen negozioa, ostatua eta estankoa. Gero, bere aitak hartu zuen lekukoa. 25 urte dira Montxo aitak familiaren negozioa hartuta,  Montxo erretegia erreferente gastronomiko bihiurtu zuela Urdazubin ez ezik, Bastan-Bidasoko eskualdean ere. Gaur, Montxoren semeak hartu du aitaren lekukoa, ilusioz eta aitak erabilitako filosofia berberarekin: kartan kalitatea eta pintxoetan benetako zaporea eskaintzeko erronkarekin alegia.  

Espezialitateak: haragiak, arrainak eta itsaskiak brasan. Prisarik gabeko sukaldaritza eta zuzenekoa, mahikideek euren eserlekutik haragia nola erretzen den ikusteko.

Urrian eta azaroan, Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen du.

Kontuan hartzeko: Montxo erretegia Urdazubin dago, mugan, Dantxaritik gertu. Historiaz beteriko herria da, San Salbatore monasterioari lotuta dago herriko historia. Arras gomendagarria da Monasterioko Museoan bisita egitea, baita klaustroan dagoen Zubi-Arte erakusketan itzulia egitea ere. Eta nola ez, Ikaburuko lezeetan murgiltzea, estalaktita eta estalagmiten artean, lurrazpiko altxorrak dekubrituz.  

Kontaktua