Larraldea Sagardotegia

Larraldea Sagardotegia 1993an sortu zen eta orduz geroztik erreferentziazko otordu lekua da Baztandarrendako.

Agian Euskal Herriko lehenbiziko sagardo ekologikoa dena bertan hasi zen 1995ean, eta orduz geroztik sagardo ekologikoa eta arrunta ekoizten dira. Jesus Angel Garciaren lekukoa Eztibeltza Kooperatibak hartu du eta, gure gisara, sagardogintzaren ertzak arakatuko ditugu.

Baztango sagardien fruituak balioa du guretako, gure sagardo Nafarra egiten dugu eta bertatik bertara zaindutako otordua eskaintzen, taska giroan.

Espezialitatea: Sagardotegiko menua 35€. Txorizoa sagardotan itoa, bakailu tortilla Azpilkuetako Dutarimuno arrautza ekologikoekin egina, txuleta, Baztango gasnak, sagar eztia eta giltxaurrak. Eltzeko kafea eta TXOTX nahi adina. (Haragi gehiago eskatuz gero, prezioari pisuka gehituko zaio). 

Kontuan hartzekoak:

-Taldean barazkijalerik edo beganorik baldin badago, kontsultatu aukerak.

-Haurrendako menua ere egon badago, informatu zaitez. 

-Taldeek, Arizkungo Gamioxarrean bisita gidatua eginez otordua osatzen ahal dute.

Sagardotegi denboraldia, urtarrilaren 20tik maiatzaren 31ra

Ortziral arratsaldetik igandera zabalik (ortziral eguerdian bazkaldu nahi izane zgero, kontsultatu) Gainontzejko egunetan otorduak emateko gutxieneko taldea +/-15 pertsona).

Ekanean eta uztailean 30 pertsona baino gehiagoko taldeendako zerbitzua emanen da. Kontsultatu.

Abuztuko irekiera: 15etik 31ra, ortziraletik igandera. Abuztuaren 25 hetsia.

👉 ERRESERBATU

Kontaktua