ETXEBERTZEKO BORDA | Lekaroz
Baztango bailarako Orabidea auzoan, Lekarozen, Etxebertzeko Borda jatetxea dago. XX. mendearen hasieran Vicenta Ezkurra eta Manex Mihura hasi ziren jendeari bazkaltzera ematen. Egun, 4 belaunaldi geroago, Mikel Argaratek tradizioari eusten dio.
Espezialitateak: etxean bertan hazitako amuarrainak urdaiazpikoarekin, bidotsa txilindroi erara eta gaztanbera “kizkilurrinekin” dira plater nagusiak.
Kontuan hartzeko: jatetxetik hurbil “Infernuko Errota” dago, izen bereko erreka gainean, mendiaren bi magaletan zintzilikatutako errota. Bazkaldu aitzinetik edo ondotik, bertaraino itzulia egitea gomendatzen da. Errota, Etxebertzeko bordako Argarate famliaren da .
Kontaktua
- Orabidea auzoa z/g 31795 Lekaroz
- +34 948.580.400
- etxebertzekoborda.com