Mendi ibilbideak eta GR bideak Baztan eta Bidasoa ezagutzeko

Martxan da 2020an mendi ibilbideen mantenurako Baztan Bidasoa Turismo Elkarteak Nafarroako Mendi Federazioarekin batera egiten duen kanpaina 

GR bideak mantentzeko lanetan boluntario izan nahi duzu?

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, 2016. urteaz geroztik, Nafarroako Mendi Federazioarekin batera lan egiten du eskualdeko GR bideen mantenuan. Boluntario sare egonkorra dago eskualdean GR 11, GR12, GRT-5 edo Kulunka bidea eta Bidasoa Treking-a delakoa egoera onean mantentzeko konpromisoa duena.

Nafarroako Mendi Federazioak boluntario sarea handitzeko eta egonkortzeko kanpaina abian jarri du aurten ere eta Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak bat egin du kanpaina honekin. Hala, eskualdeko boluntarioek, gure egoitzan, Bertizen, aurkitko dute mendian markak egiteko beharko duten material guztia.

Honeraino irakurri eta boluntario izateko gogoa baduzu, IZEN EMATE FITXA bete eta info@mendinavarra.com helbidera bidali. 

Martxoaren 14ean prestaketa ikastaroa eskainiko dute Iruñean. Egun bateko ikastaro teorikoa goizez eta praktikoa arratsaldez. Boluntarioek Ezkabamendiko 220 GRan markak eginen dituzte.

Baztan-Bidasoa, ibilbidez jositako paisaia

Baztan-Bidasoa, iparretik hego aldera eta ekialdetik mendebaldera mendi ibilbidez josita dago. Guztira 208 kilometro, eskualdea pausuz-pausu ezagutzeko: GR11 (Hegoaldeko TransPirenaika), GR12 (Euskal Herriko ibilbidea) eta GR10 (Iparraldeko TransPirenaikca) batetik eta bertzetik GR11-GR12 lotura edo Bidasoko Traking-a eta GRT5 Kulunka/Kulunkaren Bidea.

 

?

Ibilbide proposamenak

Egun bateko itzuliak HEMEN

Bi egun edo gehiagorako ibilbideak HEMEN