MARKAK APURTZEN

Domu Sainduko zubian BETETA

Esker 1000 Baztan-Bidasora etortzeagatik!

Domu Sainduko zubian beteta egon dira Baztan-Bidasoko establezimenduak!

Antzinako urtetako joerari eutsita, Domu Sainduko zubian beteta egon dira Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko landetxe, kanping, hotel eta establezimenduak orohar “Beteta” daude (%95). Datu hau lagungarri da, dudarik gabe, Nafarroa landa turismoko okupazio datuetan lider izateko.

Datuak datu, % 85,29koa da Nafarroako landa turismoko okupazio tasa Domu Sainduko zubi honetan; Espainiako bataz bestekoa % 51.31koa den bitartean.  Bigarren postuan Errioxa dago  (68.71%) eta hirugarrenean Cataluña (61,26%). Okupazio txikiena dutenak Murtzia (36.83%), Galizia (35.3%) eta Asturias (32.67%).

 Jatorria eta helburua

Bisitari gehienak Bartzelona, Madrid eta Valentziatik etorri dira, baita hurbileko erkidegoetatik ere (EAE, Errioxa, Aragoi).

Familian datozen bisitariak dira gehienak, baina badago bikotearekin edo lagunekin heldu denik ere, eta gehienek lasaitasuna bilatzen dute.

Alojamendua aurkitu ez baina gertutik  “egun pasa” etorri denik ere izan da eta zentzu horretan lagungarri izan da Belateko Tunelak berriz ere zabaldu izana.

 Udazkena, eperientziak eta gastronomia, erakargarri nagusiak

Baztan-Bidasoko erakargarri nagusietako bat paisaia dugu eta honek edertasun handiagoa izaten du Udazkenean, basoak eta zuhaitzak gorri eta urre kolorez janzten direnean. Paisaia baina Esperientzia ugarirekin osotzeko aukera du bisitariak. Baztan-Bidasoa Turismoak  bisita gidatuen eskaintza zabala du: bisita gastronomikoak, gasna, taloak eta txistorra nola egiten diren bertatik bertara ikusteko; tourrak herrietan barna; lezeak, errotak, aventura parkeak,…

Gastronomía ere garrantzitsua da gurean eta udazkenean Baztan-Bidasoko XXVI. Ehiza Jardunaldi Gastrionomikoak  martxan dira (azaroaren bukaerara arte). Baztan-Bidasoko jatetxetan ehiza menuak dastatzeko aukera du bisitariak. Aurten, ostatuek ere bat egin dute ekimenarekin eta “Ehiza pintxoak” eskaintzen dituzte.

Baztan-Bidasoko XXVI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak
Baztan-Bidasoko XXVI. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Hauexek dira gurera datozen bisitariek dituzten aukeretako batzuk. Eskaintza osotua eta zabala jartzen diegu eskura, hurrengo oporraldian ere, oraingoan bezala, Baztan-Bidasoa aukera dezaten. Okupazio datuetan markak apurtzen jarraitu nahi dugu, kalitatezko Landa Turismoa helburu.

ONGI ETORRI Baztan-Bidasora! Esker mila gu aukeratzeagatik

Informazio gehiago: www.baztan-bidasoa.com