Laxoa, hiztoriaz eta tradizioz betetako pilotakadak
Baztanen eta Malerrekan bizirik mantentzen da Laxoa jokoa. Munduko pilota modalitate zaharrena ikusteko aukera abuztuaren 3an izanen da Irurita. Egun horretan jokatuko da Baztan-Erreka XL. Txapelketaren finala.
Gobernuak “Laxoa jokoa” Kultur Ondasun Immaterial izendatu du 2019an.
Gobernoaren Prentsaurrekoa HEMEN
Laxoa, padel joakoaren aintzindari
Laxoa plaza librean jokatzen den zuzeneko jokoa da, eta lau pilotarik osatutako bi talde aritzen dira aurrez- aurre. Sakea harri finko edo plazaren alde batean jarritako botarritik egiten da, eta jokalariek, larruzko eskularru espezifikoak jantzita, pilota zuzenean botatzen dute tantoa edo marra lortu arte.
Laxoan aspaldi pilota-soroetan jokatzen zuten, herritik distantzia batera zeuden zelaietan. Beranduago, hiribarrutiko plazetan jokatzen hasi ziren. Euskal pilotaren inguruko beste joko batzuen antzeko ezaugarriak ditu; hala nola, bote luzea, errebotea edo paxaka. Euskal Pilotaren eremutik kanpo, badira oso antzeko bestelako modalitateak, Espainian (Valentzia edo Lanzarote), Europan (Frantzia, Belgika, Holanda eta Italia) eta Amerikan (Mexiko, Kolonbia, Ekuador edo Argentina).
Batzuek diote tenisaren eta padel jokoaren aitzindaria izan dela “laxoa” izan ere 2laxoan” jokoka egiten da zenbaketa, tenisean bezala, eta ez puntuka edo tantoka.
Baztan-Erreka Txapelketa
Urtero Laxoa Txapelketa jokatzen da. Kirol ekitaldi hau 1979. urtetik jokatzen da Baztan-Errekako lau herritan: Doneztebe/Santesteban, Irurita, Oitz eta Arraiozen. Ondare historiko, kultural eta deportibo hau zuzenean gozatzeko aukera paregabea.
asteburu honetan XL. Laxoa Txapelketaren finala jokatuko da Iruritan.
13:30: 3. posturako partidua
17:30 Finala : Irurita Miguelene & irurita Olari