Laxoa, historiaz eta tradizioz betetako pilotakadak

Laxoa, euskal pilota modalitate zaharrena

Baztanen eta Malerrekan bizirik mantentzen da Laxoa jokoa, munduko pilota modalitate zaharrena. Iaz, Nafarroako Gobernuak Kultur Ondasun Inmaterial izendatu zuen.

Baztan-Erreka Txapelketa

Urtero bezalaxe, aurten ere  Laxoa Txapelketa jokatzen ari da. Kirol ekitaldi hau 1979. urtetik jokatzen da Baztan-Errekako lau herritan: Doneztebe/Santesteban, Irurita, Oitz eta Arraiozen. Ondare historiko, kultural eta deportibo hau zuzenean gozatzeko aukera paregabea.

 

Laxoa, padel joakoaren aintzindari

Laxoa plaza librean jokatzen den zuzeneko jokoa da, eta lau pilotarik osatutako bi talde aritzen dira aurrez- aurre. Sakea harri finko edo plazaren alde batean jarritako botarritik egiten da, eta jokalariek, larruzko eskularru espezifikoak jantzita, pilota zuzenean botatzen dute tantoa edo marra lortu arte.

Laxoan aspaldi pilota-soroetan jokatzen zuten, herritik distantzia batera zeuden zelaietan. Beranduago, hiribarrutiko plazetan jokatzen hasi ziren. Euskal pilotaren inguruko beste joko batzuen antzeko ezaugarriak ditu; hala nola, bote luzea, errebotea edo paxaka. Euskal Pilotaren eremutik kanpo, badira oso antzeko bestelako modalitateak, Espainian (Valentzia edo Lanzarote), Europan (Frantzia, Belgika, Holanda eta Italia) eta Amerikan (Mexiko, Kolonbia, Ekuador edo Argentina).

Batzuek diote tenisaren eta padel jokoaren aitzindaria izan dela “laxoa” izan ere 2laxoan” jokoka egiten da zenbaketa, tenisean bezala, eta ez puntuka edo tantoka.