KORTARIKO GASNA, ONENETARIKOEN ARTEAN…ONENA

Baztango artaldeetatik…gasna hoberenak

Eta ez dugu guk soilik erraten! Kortariko “Infernuko gasna”, Espainiako gazta lehiaketako finalean da. Gazta onduen kategorian, 6 ekoizle sailkatu dira eta horien artean dago Kortariko Gasnategiko gasna ezaguna. Maiatzaren 7tik 10era bitarte Gourmet Feriaren 32. edizioa izanen dira guztiak Madrilen eta bertan ezagutuko dugu irabazlearen izena.

Nolanahi ere, bertara iritsi izana bada berez saria! ZORIONAK!!

“Infernuko gasna” nola egiten den bertatik bertara ikusi nahi baduzu, Baztan-Bidasoa Turismoak Kortariko-Gasna Gasnategira bisita gidatua proposatzen dizu.
Familiei eta taldeei zuzendutako bisita gidatuak: gasnategia, behitegia, arditegia ikusteaz gain, ardi-txakurren lana bertatik
bertara ikusteko parada eskaintzen da.
Idiazabal izendapena duen gasna nola egiten den erakusten dute.
Bisita, baserrian egiten duten gasna dastaketa batekin amaituko da.
Informazio gehiago: 948 58 04 27 / 638 35 75 17 / mjantton@hotmail.com