“Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan,…”
Kantuan eta Kirikoketaren erritmoan, sagardoa egiteko antzinako usadioa gogora ekarriko dute Arizkunen larunbatean , urriaren 21ean.
“Jo ala jo” taldearen eskutik, tradizioak eta bestak bat eginen dute XVIII. mendeko Gamioxarreako dolarean.
Sagar-jotzea, tinkatzea, dastatzea eta kupelaratzea bertatik bertara ikusteko aukera izanen du bertara hurbiltzen denak. TXOTX!
ARIZKUN. “Kirikoketa besta”
10:45 Ibilaldi
11:00 Sagardogintza erakustaldia XVIII Mendeko Dolaretxean
Erraldoiak, dantzariak, eskulangileak eta taloak
14:00 Bazkari Herrikoia
17:00 Manez eta kobreak + Atsaldeko ekitaldia
21:00 “Parti aparta”