Joare soinuak urte berria agurtzeko

Iturenen, Aurtitzen eta Zubietan joareak janzten dituzte Errege bezperan

Eguberrietako otorduen zaporeak eta ilusioak bat egiten dute joareen soinuarekin Errege bezperan. Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldunek joareak jantzen dituzte aro berriari harrera egiteko.

Urtarrilaren 5ean, egunez, haurrek joareak janzten dituzte eta herrian zehar joareak dantzatzen dituzte herritarrei Pazkoa zoriontzeko.

Gauean, afari goxo baten ondotik, helduek txanda hartzen diete txikiei. Larruak bizkarrean jantzita edo mozorrotuta, joareak jantzi, eta karriketan barna ibiltzen dira urte berriari agur egiteko. Iturengoak, Aurtizko auzokoak eta Zubietakoak ateratzen dira. Batzuek diotenez, joareen soinuak Errege Magoak gidatzeko balio du.

Gau horretarako baina ez dago programarik, protokolorik, edo ordutegirik. Ilunabarrean irteten dira, eta batera zein bestera ibiltzen dira.

Nolanahi ere, joareen soinuek gaua hartzen dute Ezkurrako errekan, eta gaurik magikoena magikoagoa bilakatzen dute.

Inauterien hurbiltasuna iragartzen duen antzinako tradizioa da Errege bezpeerako erritoa; izan ere, egun horretako afarian aukeratzen dira inauteriak antolatuko dituzten arduradunak: “Giltzeroak”, “Mutil handik” edo “Gazte nagusik”.

Inauteriak Iturenen eta Zubietan

Egutegian data finkoa dute, eta urtarrilaren azken igandearen ondorengo astelehen eta asteartean egiten dira beti. Astelehenean, Zubietako joaldunek Iturengoak bisitatuko dituzte eta hurrengo egunean, hauek bisita itzuliko diete. Aurten Ituren eta Zubietako inauteriak urtarrilaren 27an eta 28an ospatuko dira.