Joare hotsak urte berria hasteko!

Joaldunak, carnaval, Valle de Baztan, Malerreka, Bidasoa

Ba al zenekien errege gauean joareen hotsek bazterrak astintzen dituztela?

Urteko gaurik magikoenean, tradizio eta errito ugari ospatzen da Baztan-Bidasoan

Eta horietako bat Iturenen mantentzen den ohitura dugu. Errege bezperako gauean, “joaldunak” karrikara ateratzen dira. Gau erdian, afaldu eta gero, joareak paratu eta Natura esnatzera ateratzen dira “joaldunak”.

 

“Joaldunen ibilbidea”

Eguberriak oraindik akitu ez direnean, inaute giroa sumatzen da Ezkurrako errekan. Eta girotzen joateko, Joaldunen ibilbidea egiteko proposamena da gaurkoan luzatu nahi dizueguna.

Ituren eta Zubieta arteko paseoa, bi kilometro eskas dituena eta markatuta aurkituko duzuena (S.L. NA-8). Animatzen?

Inaterietan “joaldunek” egiten duten bidea da, gu baina mendi magaletik eginen dugu.

Ibilbidea iturengo plazatik abiatzen da, Latsaga auzo aldera. Ezkurra erreka gurutzatzeko zubia igaro ondotik, Aurtitzko auzora iritsiko gara. Gainean, zaintzaile gisa, Mendaur mendia. Aurtitz ikusi eta auzotik ateratzerakoan ezker aldera hartuko dugu berriz ere Ezkurra erreka gurutzatzeko eta Zubietako herrirara abiatzeko. Zubietan akitzen da ibilbidea. Behin herria ikusita, bertako Errota-ekomuseoa bisitatzea gomendatzen dizugu.

Non lo egin:  Tresanea Apartamentuak / Abarun Aterpea

Non bazkaldu: Donamaria’ko Benta

Inguruan zer ikusi: Leurtzako urtegiak/ Donamariako Jauregia Dorrea/ Bidasoko Bide Berdea Bertizeko Natur Parkea

Lotura interesgarria: https://es.wikiloc.com/rutas-a-pie/joaldunen-bidea-1-24746952