JASANGARRITASUNAREN SAREA

Oporretan ere…BIRZIKLATU! Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko establezimenduetan erraza da!

Abian da Turismo Jasangarriaren Sarea! Baztan-Bidasoa turismoak bat egin du Baztango Udalak, Malerreka eta Bidasoko Hondakinen Mankomunitateekin batera sustatutako ekimenarekin. 21 establezimendu turistikok, jasangarritasunaren bidean lehendabiziko urratsa eman dute.  “Konpromiso dokumentua” sinatu dute eta horren arabera, euren establezimenduetara datozen bezeroei hondakinak bereizteko baliabide guztiak eskura jarriko dizkiete. Halaber hondakinen kudeaketari buruzko informazioa emanen diete.

Trukean, hondakinen banaketa egiteko beharrezkoa den materiala jaso dute (ontziak, etab) eta sareko partaide direla adierazten duen diploma edo ziurtagiria eman diete.

Ba al zenekien 2020 urterako hondakinen %50 birziklatu behar dela eta 2027rako % 75?
Lagundu iezaiguzu helburua lortzen, zaindu Baztan-Bidasoa!
Etxean bezala sentitu zaitezen ateak zabalik izanen dituzu beti gurean… horregatik, etxean bezala, oporretan ere birziklatu!
Gogoratu! Hondakin onena, sortzen ez dena!
Turismo jasangarria nahi dugu…esker 1000 hori lortzen laguntzeagatik!

Informazio gehiago: HEMEN