IV. Argazki lehiaketa

Concurso fotográfico Jornadas Caza

 

Egin klik eta partekatu zure ehiza argazkia #JornadasCazaBaztanBidasoa

Aurten hashtag berria sortu dugu Twitterren zure argazkiak partekatzeko! #JornadasCazaBaztanBidasoa

Argazki lehiaketa eta Ehiza Jardunaldiak bat datoz Batzan-Bidasoan. Aurten, Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen IV. Argazki lehiaketa burutuko da.

  • Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi Gastronomikoetako jatetxeren batean menua dastatzen duen edonork parte hartu dezake.

 

  • Lehiaketara aurkeztutako argazkiek Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetan dastatutako plateren irudiak izan behar dute.

 

  • Argazkiak posta elektroniko bidez bidali behar dira info@baztan-bidasoa.com helbidera 2018ko azaroaren 9 baino lehen. Mezu horretan honakoa jarri beharko da:

 

  1. Argazkia atera den jatetxearen izena
  2. Dastatutako plateraren izena
  3. Parte-hartzailearen telefono zenbakia eta e-posta

 

  • Lehiaketa 2018ko urriaren 12tik azaroaren 9ra arte izanen da eta azaroaren 13an, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Twitterren jakinaraziko da irabazlearen izena.

 

  • Saria: 2 pertsonendako otordua Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean (aukeran). Saria, aurtengo edizioan agortu behar da. Horrez gain, argazki irabazleak, 2019ko Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen irudia izanen da.

 

  • Argazkiak elkargoaren edozein zabaltze plataforman erabili ahal izango dira, lehiaketa naiz elkargoa bera sustatzeko.
  • BAZTAN-BIDASOA TURISMOA Elkargoak lehiaketan parte hatzen duten argazkiak euskarri informatiko naiz elkargoaren berezko sustapen edozein euskarrietan erreproduzitzeko eskubidea gordetzen du, modu librean.

Aurten hashtag berria sortu dugu Twitterren zure argazkiak partekatzeko! #JornadasCazaBaztanBidasoa

 

Argazki lehiaketa eta Ehiza Jardunaldiak