#Irrisarriween

Ba al zenekien Halloween bestak “euskal jatorria” duela?

Antzina Baztan-Bidasoan Halloween besta egiten zuten haurrek. Kalabazak hustu eta bizilagunak izitzen zituzten. Urriaren 31ko gaueko bestari “Gau besta” edo “Sorgin besta” deitzen zioten. Egun, Baztan-Bidasoko herrietako aitetxi eta amatxiek oraindik ere gogoratzen dute “beldurrezko” gau hura.

Gaur egun eskualdeko haurrek ohitura berreskuratu eta etxez-etxe ibiltzen dira eskean. Irrisarri Landen ere “gau beldurgarria” prestatu dute familian gozatzeko.