IRRISARRI LAND, ETENIK EZ

IrriSarri Land udan, EGUNERO ateak zabalik

Ekainaren 16tik aitzin Irrisarri Land parkeak ateak egunero zabalduko ditu, astelehenetik igandera, etenik gabe.  Begiralea eta erremonteak behar dituzten ekintzen ordutegia goizeko 10etatik arratsaldeko 7etara izanen da, gainontzeko ekintzak  ilundu arte egin ahalko dira eta gauean osatatua zabalik egonen da  afariak emateko.

Aktibitate berriak

Aurten hiru eskaintza berri daude:

Zentzumenen ibilbidea: Ibilbide interaktiboa. Bisitariak natura ukitu eginen du: egurra, ura, harria, lurra,… pertsona ez-gaituendako prestatutako ibilbidea dago. Ikusmen urritasuna dutenek, soinuen bidez egin ahalko dute ibilbidea.

Ibilbide mitologikoa: Parkean barna, haur eta helduek euskal mitologiako pertsonaiak aurkitu beharko dituzte eta ondoren haien kondairak ezagutu ahalko dituzte.

Natur-ibilbidea: Inguruko animaliak eta landareak ezagutzeko prestatutako ibilbidea.

Bertzelako zerbitzuak ere aurkituko ditu bezeroak Irrisarri Landen, hala nola Jolastokia, pedalen bidezko autoen zirkuitoa, ur-jolasen parkea,…

 

 San Juan bestak 

San Juan bezperan eta San Juan egunean parkeko bestak ospatuko dituzte. Ezin atzendu parkearen ondoan San Juan Xar paraje ederra dagoela. Ekainaren 24ean inguruko herrietako bizilagunek erromeria egiten dute San Juan Xarrera uraren erritoa egiteko. Diotenez, San Juan Xarreko iturburuetako urek, larruko gaitzak sendatzen dituzte.  .