Irrisarri Land eta “Basajaun udalekuak”

Kondariaz zipristindutako udalekuak Baztan-Bidasoan!

Irrisarri Landek “Basajaun Udalekuetan” partehartzeko matrikula epea zabalik du!

Lehen txanda ekainaren 17tik 22ra eginen da, eta azkena berriz, irailaren 2tik 7ra.

Aukera zabala dago, euskaraz zein erdaraz egiteko. Guztira bortz udaleku ezberdin: jarduera-anitza, bike, perkusioa, hiri-dantzak eta pintura.

Udaleko bakoitzean klase espezializatuak emanen dira, eta arratsaldez, abentura eta prestakuntza jarduerak eginen dituzte gaztetxoek parkeko instalazioetan. Halaber, gaueko jarduerak ere eginen dira.

Udalekuetara joanen diren haurrek “Baxiko Natura” izeneko VIP txartel bat jasoko dute, denboraldiak irauten duen bitartean, parkera nahi adina aldiz itzultzeko.  (Prezioa: 280€-tik hasita).

 

Informazio gehiago HEMEN