Irrisarri Land, denboraldi berria hasteko prest

Irrisarri Land abre sus puertas este 16 de marzo

Larunbat honetan, martxoak 16, zabalduko ditugu ateak!

Irrisarri Land-ek  denboraldi berria larunbatean hasiko du eta aurtengoan berrikuntza ugarirekin gainera!

Disc Golf  zelai berria, Besarkaden basoa eta Jolastokiko Indoor rokodromoa dira berrikuntza nagusiak

Euskal Herriko lehen “disc golf” zelai homologatuaren irekiera.

“Disc golf” zelaiak golfeko zelai baten antza handia du, eta Euskadisc Golf etxeak diseinatua eta sortua izan da. Joko-zelaiak 18 zulo (saski) ditu, eta banatuta daude parkeko partzela ezberdinetan; azken zulora, adibidez, 140 metroko distantziatik bota behar da diskoa.

Apirilaren 6an izango da irekiera, Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiaren eskutik, eta harena izango da lehen jaurtiketa egiteko ohorea.

 

Besarkaden basoa

Ikaztegiaren eta tirolinen inguruan dagoen hamar akaziako baso hau shirin yoku filosofian oinarritua dago. Japonian du jatorria pentsaera horrek, eta pertsonen ongizatea bilatzeko bidean garrantzia handia ematen dio naturarekin harremana izateari. Itziar Mikelperizena artistak margotu ditu zuhaitzak, eta berrikuntza honekin basoaren energia ezagutzera eta elkarbanatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Rokodromoak taldeentzat (estalia eta kanpoaldean)

Hemendik aurrera, eskalada egiteko aukera izango duzue IrriSarri Land-en. Batetik, instalakuntza estalietan 2,5 metroko altuera eta 15 metroko zabalera duen rokodromoa eraiki dugu, haur zein helduek arnesik gabe goza dezaten. Egun euritsuetan gozatzen jarraitzeko aukera aparta da, Jolastokiko 1.000m2-ko instalakuntzetan kokatua dago pareta.

Bestalde, kanpoaldean 3,75 metroko zabalera eta 5 metroko altuera duten bi panel bertikal ezarri ditugu, eta bakoitzak bina bide dituzte; hauetan eskalatzeko derrigorrezkoa da arnesa erabiltzea. Kanpoko pareta eskuragarri izango dituzte eskola eta udalekuek. Bi rokodromoak Hormaclimb enpresak egin ditu.

Ez dira hauek baina berrikuntza bakarrak, badira gehiago IKUSI HEMEN!

Eta horrez gain, zabalik da Basajaun udalekuetan izena emateko epea!

Basajaun Udalekuetan izena emateko epea zabalik da. 5 udaleku tematiko daude: pintura, sukaldaritza, kaleko dantzak, bike-a eta askotariko ekintzak.