Irrisarri Land, bueltan gatoz!!!

irrisarri Land. Neskatoa tirolinan

Irrisarri Landen denboraldi berria martxan

Martxoaren 18an zabalduko ditu ateak Irrisarri Land abentura parkeak eta resortak. Igantzin kokatuta dago,

Nafarroako Baztan-Bidasoa zonaldean. Guztira 75 hektareako azalera du.

IrriSarri Land  Abentura da, Dibertsioa, Natura eta Deskonexioa. Hitz bakar batean esanda: ZORIONTASUNA.

Aurten gainera, berrikuntza ugari ditugu!!!!

Zer aurkituko duzu bertan? Pendulu erraldoiak, tirolinak, rokodromoa, zubi tibetarra, bike parkea, hipika, disc golf zelaia, ur jokoak… eta, gainera, Irrisarrin basoan barrena galtzeko aukera ezberdinak izango duzu. 6 ibilbide ezberdin daude basoan murgildu eta zuhaitz, elezahar eta mitoen artean galtzeko.

Aurtengo berrikuntzak

– Baxi Natura Plus sarrera gehituko da, alegia sarrera orokorraz gain (Baxi Natura) arborismoaz gozateko sarrera sortu da.
– Denboraldi osoko bono familiarra 110 euroren truke, gehienez familiako 5 pertsona.
– Ur jokoak handitu egingo dira, eta orain zegoen espazioaz gain beste 150 m2 egongo dira Splashpad moduan.
– Uda honetarako beste lau borda berri eraikitzen ari gara.
– Basajaun Udalekuetan aurten Nafarroako Xake Federazioaren laguntzarekin, Xake Udalekuak ere antolatuko dira, guztira 7 esperientzia eskainiz. Jada erreserbatu daitezke–> https://www.irrisarriland.com/eu/ikastetxeak-eta-udalekuak/udalekuak/
AURTEN, ALDEZ AURRETIK ERRESERBA EGITEA EZINBESTEKOA DA
Egizu erreserba 👉 HEMEN

Ez galdu familian gozatzeko aukera, merezi duzue eta!