Ipuinkontalaria eta musika zuzenean, oihanean sentitzeko

Utzidazu ipuin bat kontatzen

“Oihanean sentitu”, natura arnastu, Baztan-Bidasoko oihanetako eta xokoetako historian eta elezaharretan murgildu zaitez!

Nola? Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak, zuzeneko ipuin kontalari eta musikarekin antolatutako bisita gidatuetako batean parte hartuz.

Haurrak garenean asko gustatzen zaizkigu ipuinak, baita helduak garenean ere, baina ez diegu denborarik eskaintzen. Horregatik, oporretan zaudela, berriz amets egitea proposatzen dizugu. Utz iezaguzu gure basoetan barrena eskutik helduta eramaten ipuinen, ametsen eta zorionaren mundura.

 

Bisitak Baztan-Bidasoa eskualdeko hainbat lekutan egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak sustatutako ekimena da. Bisitak, Turismo Aktiboko Orbela enpresak antolatzen ditu. Bertan parte hartzen dute Iturengo Tresanea Apartamentuak eta Beintza-Labaiengo Orbela Aterpetxeak, eta, horiez gain, Donamaria, Bera, Igantzi, Zugarramurdi eta Baztango udalek. Bisitak, Turismo Aktiboko Orbela enpresak antolatzen ditu.

Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.

Bisiten egutegia

Abuztuak 3, asteazkena, Beintza- Labaien

Abuztuak 4, osteguna, Donamaria (Ibilbide irisgarria)

Abuztuak 10, asteazkena, Lekaroz

Abuztuak 11, osteguna, Berroeta

Abuztuak 24, asteazkena, Bera

Osteguna, abuztuak 25, Ituren

Irailak 3, larunbata, Igantzi

Irailak 10, larunbata Zugarramurdi

Irailak 24, larunbata, Donamaria (Ibilbide irisgarria)

Ordutegiak eta izen-emateak:

Bisitak euskaraz: 15:00etan (gutxienez 10 pertsona/gehienez 25 pertsona)

Bisitak erdaraz: 17:00etan (gutxienez 10 lagun/gehienez 25 pertsona)

Prezioa: helduak 8€/ haurrak 4€

Izena emateko eta informazio gehiagorako: 948 59 23 23 (abuztuan, goizez: 09: 00-14: 00/ irailean, ostiral arratsaldez ere bai )

* Izen-emateak bisitaren eguneko 11:00ak arte egin ahal izango dira.

“Oihanean sentitu”

Iaz “Oihanean sentitu” liburuxka argitaratu genuen, 13 ibilbide biltzen dituena, bakoitzak bere wikilook trackarekin. Ibilbide bakoitza osatzeko, ilustrazio bat eta inguruari lotutako ipuin bat daude, herrian kontatzen den eta belaunaldiz belaunaldi transmititu den istorio bat, elezahar bat, anekdota bat…

Non erosi: Bertizeko Artisautza dendan; Doneztebeko Ostiz liburudendan eta Cosas de Casa dendan; Elizondoko Axular eta Nafarpress liburudendetan; Amaiurko Arkeologia Zentro-Museoan; Baztan-Bidasoko Turismo bulegoetan.

Prezioa: 2€

Aurten, urrats bat gehiago eman nahian, aipatutako bisita gidatuak antolatu ditu Orbela Turismo Aktiboko enpresak (UETA 0021), zuzeneko ipuin kontalari eta musikarekin. Ameli (Amaia Elizagoien) eta Irati Celestinoren eskutik oihanean murgilduko gara baso-bainua hartzeko eta bizitzaz betetzeko.