II. Ederbidea Martxa Zikloturista. Eman izena!!!

Pedalak astintzeko prest zaude?

Baztan Bidasoa Turismoa II. Ederbidea Martxa Zikloturista prestatzen ari da.

Bizikletaz ibiltzea gustoko baduzu, irailaren 22an, gurekin hitzordua duzu!

Izen ematea HEMEN

Grupo de amig@s pedaleando por la Vía Verde del Bidasoa
Grupo de amig@s pedaleando por la Vía Verde del Bidasoa

“EDERBIDEA ZIKLOTURISTA” da Baztan-Bidasoa Turismoak prest duen hurrengo ekitaldi handia. Mugikortasunarekin, naturarekin eta turismoa jasangarri baten alde pedalak astintzea baitugu erronka.

EDERBIDEA ZIKLOTURISTA proba ez lehiakorra da. EDERBIDEA mugaz-gaindiko proiektuaren baitan burutuko dena.

Bigarren edizioa izanen da aurtengoa, lehendabizikoa Sunbillan egin zen 2017an. Orduan bezalaxe orain ere, ibilbidea Bidasoko Bide Berdean barna eginen dute partehartzaileek. Beratik Behobiara.

Data: IGANDEA, Irailak 22

Hasiera: 10:00etan Beran

Bukaera: 16:00etan Beran

Izen ematea HEMEN

Informazio guztia  HEMEN

DORTSALAK JASOTZEA: Izena eman ondotik, parte hartzaileek dortsalak Beran jasoko dituzte, probaren egunean berean, goizeko 8:30-9:45ean bitartean ( Toki Ona kiroldegian)

Irailaren 22an  Bizifesta antolatu da Irunen, Ederbidea (POCTEFA) eta Mugikortasunaren aldeko Europako astearen baitan. 

Baztan-Bidasoko Ederbidea Mapa Zikloturista

Mapa CicloTurista y de senderos de Baztan-Bidasoa
Mapa CicloTurista de Baztan-Bidasoa

Irunen eginen den Bizifestan parte hartuko du Baztan-Bidasoa Turismoak eta bertan egonen den ferian jaso ahalko duzu aurten kaleratutako Mapa Zikloturista. Bertan, Ederbideako bide nagusia ez ezik, eskualdean egin daitezkeen 12 lotura zikloturista jasotzen dira eta herri ezberdinetan egiteko oinezko ibilbideak ere bai.

Jaitsi HEMEN Mapa zikloturista

 

EDERBIDEA MARTXA ZIZLOTURISTA 2019 BERA-BEHOBIA