Artisau produktuak, gastronomia eta zerbitzuak
Ixiart artisautza dendan, Bertizen, ezpela-koilarak, argizaiolak, koadroak, kutxareroak,…Euskal eskulangintza klasikoa eta modernoa aurkituko duzu.
Ba al zenekien Arkupe Gozotegian txokolate-maixuak garela? Txokolatearen ekoizpen prozesu guztia gure lantegian egiten dugu.
Nork ez du Malkorrako “Urrakin Egiña” txokolatea probatu? Txokolateaz gain, etxeko tartak, pastak eta izozkiak egiten dituzte.
Autxitxia gasnategia Elizondoko erdigunean dago, Jaime Urrutia karrikako Ciga margolariaren plazan. Gasnategia eta salmenta puntua da.
Kortariko bordan behi eta ardi gasna egiteko ohitura belaunaldiz-belaunaldi mantendu dute. Egun Idiazabal izendapena duen gasna onena bertan egiten da.
Jauregia Esnekiak Anizen dago, Baztanen. Abeltzainak dira. Larreak eta behiak mimoz zaintzen dituzte produkturik onenak ekoizteko.
Arto irinaz egindako opilak dira taloak. Gasnarekin, txistorrarekin, txokolatearekin,..jan daitezke.
Baztango jaki tipikoa da. Ardien tripotxekin eta odolkiz eginda. Eskualdeko jatetxeetan dastatu ahalko duzu.
“Zopak” eta “bustiak”, sabela berotzeko eta Baztan-Bidasoko ospakizunei hasiera emateko elikagaiak.
8 plaza dituen taxia. Egunez eta gauez zure zerbitzura, 24 ordutan. Nahi duzunean, nahi duzun tokira eramateko prest. Ardurarik gabe eta ziur bidaiatzeko.