GURE KIDE IZAN NAHI DUZU?

Baztan-Bidasoa Turismoak ateak zabalik ditu kide berrientzat

Turismoari lotutako establezimendu bat baduzu (landetxe, aterpe, hotel, jatetxe, ostatu, aktibitate enpresa, museo, bisita gidatuak,,…) eta kalitatezko landa turismoa erronka baduzu…Baztan-Bidasoa Turismoa da zure etxea.

baztan-bidasoa-turismo

Gure familiako kide izateak, eskualdeko eragile guziekin elkarlanean aritzeko aukera emanen dizu. Baztan-Bidasora etortzen den turista eta bistariari , eskualdean dagoen eskaintza guztia batera iritsiko zaio eskura.

Gure kide izateko, BAZKIDE FITXA bete behar da eta NAN edo CIFaren fotokopiarekin eta Turismoko IAEaren fotokopiarekin batera gure egoitzara ekarri (Landa Turismo Eraikina, 31.720 Oieregi.

Urtean 310 euroko kuota ordaintzen dute gure kideek. 3 alditan (urte hasieran, udan eta urte bukaeran)

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 948 59 23 23 telefonora edo idatzi e-mail bat info@baztan-bidasoa.com helbidera.

Ordainean zer?

Zure enpresa edo negozioaren berri gure webgunean (www.baztan-bidasoa.com) agertuko da eta zure eskaintzaren publizitatea Facebooken eta Twitterren eginen dugu.

Horrez gain, Baztan-Bidasoa Turismoak kaleratzen duen material guztia eskura izanen duzu (eskuorriak, gidak,…zure bezeroaei eskaini ahal izateko).

Zenbait datu

Baztan-Bidasoa Turismoa irabazi-asmorik gabeko elkargoa da. Baztan-Bidasoko eskualdean Turismoa sustatzea eta garatzea dugu helburu, baita sektore profesionalaren interesak ordezkatzea ere.

Jakin badakigu Turismoa eskualdeko motore ekonomiko garrantzitsua dela. Motore hori bermez eta kalitatez mugiaraztea da gure erronka.

2015ean sortu ginen. Ordutik Baztan-Bidasoa Turismoan elkarlanean gabiltza “Hiruak Bat” Landetxe Elkartea, Apartamentu Turistikoen Elkartea, Hotelak, Jatetxeak, Zerbitzu enpresak (aterpeak, kanpinak, aktibitate enpresak eta zerbitzu ezberdinak) eta Artisauak.

Bazkideen kuotak eta ekintza turistikoak garatzeko, gobernuek eta bertzelako erakundeek ematen dituzten dirulaguntzak ditugu diru iturri.

Laurogei bat bazkidek osatzen dugu egun Baztan-Bidasoa Turismoa, baina handitzen ari gara eta handitzen jarraitu nahi dugu; hartara kide berrientzat ateak zabalik ditugu gurean. Familia ugaria eta zabala eraiki nahi dugu bisitan datorrenari ahalik eta harrera hoberena egiteko.

ANIMATU eta egin zaitez kide!