Abian da GR ibilbideen mantenurako 2018ko boluntario kanpaina
Gure boluntario sareko partide izan nahi duzu?
Baztan-Bidasoa Turismoak, Nafarroako Mendi Federazioarekin elkarlanean, eskualdea zeharkatzen duten GR ibilbideen mantenuan parte hartzen du. 2016az geroztik, boluntario talde baten ardura da GR-11, GR-12, GRT-5 eta Trekking Bidasoa ibilbideak egoera onean mantentzea.
Aurten ere, boluntario izateko kanpaina abian jarri du MEKNFko Bidezidorren Komiteak. Hortaz, egitasmo honetan parte hartu nahi baduzu, izen-emate fitxa bete besterik ez duzu egin behar. (www.nafarmendi.org web orrian ere duzue). Otsailaren 25a baino lehen info@baztan-bidasoa.com-era bidali, Federaziora eraman edo bertzenaz info@mendinavarra.com helbidera bidali beharko duzue.
Martxoaren 10ean boluntario berriek ikastaroa egin beharko dute. (Ikastaroa printzipioz Iruñean eginen da, halere ez da Baztan-Bidasoa Turismoko egoitzan, bertizen, bertze ikastaro bat egiteko aukera baztertzen)
(Edozein zalantza, edo informazio gehiago: 948 59 23 23 telefonoan, goizez)
Zenbait datu
Hainbat GR ibilbide dago Baztan-Bidasoan barna: GR11 (Piriniotako Ibilbidea), GR12 (Euskal Herriko Ibilbidea) eta GR10 (Ibilbide frantziarra). Hortxe daude baita GR 11 eta GR 12 bideen arteko loturak, Bidasoako Trekking-a eta GRT5 Kulunkaren Bidea. Guztira 208 kilometro GR ibilbideen barrena, behar bezala seinaliztatuta eta boluntario sarearen esker, egoera onean daudela bermatuta.