Oporretan zure seme alabekin gozatu nahi duzu? Beraiekin jostatu, sentitu eta maitatu?
Oporrak iristeko irrikitan egoten gara, denak elkarrekin egoteko. Oporrak iristen direnean baina, ohitura faltagatik aunitzetan, “galduta” sentitzen gara, ez dakigu zer egin, ez dakigu nola kudeatu eta konpartitu gure denbora…Gurasoak galduta eta seme-alabak aspertuta…
Egoera honi konponbidea emateko asmotan, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kidea den Abarun Aterpeak familiei bideratutako bi eskaintza antolatu ditu: “Familia Udalekuak” batetik, eta “Asteburu antolatuak familian” bertzetik. Azken hau ere aurrekoarekin lotuta, familia eredu ezberdinei eskeintzen zaien asteburu programatua.
Hirugarren eskaintza bat ere badu Abarun Aterpeak: “Harrentzako asteburu antolatuak”. Ikastetxe batzuek egonaldiak antolatzen ez dituztenez (Irakasleek ez dutelako beharrik ikusten edota ikastetxean ohiturarik ez dagoelako) haur guztiek beraien egonaldia izan dezaten zabaldu dute aukera hau. Egonaldi hauetan ( udalekuetako dinamikaren antzera) hezitzaileek hartuko dute haurren ardura guztia.
Informazio gehiago HEMEN