Proiekzioa eta solasaldia zuzendariarekin
Eguna: ekainaren 27a, ortziralea
Lekua: Kultur etxea BERA
Ordua: 19:00
Sarrera doan
Hizkuntza: euskaraz
Antolatzailea: Berako Udala
Ombuaren itzala Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 – Rosario, 1910) bertsolari eta poetaren bizitzari eta lanari buruzko filma da. 1875ean ihes egin zuen lehen aldiz Amerikara, foruak indargabetu ondotik, eta bizpahiru urtez Brasilen, Argentinan eta Uruguain bizi izan zen, artzain eta errementari lanetan, Zizurkilera itzuli aurretik.
Geroago, Ameriketara itzultzea erabaki zuen, eta hamar urte eman zituen han gautxo gisa lanean, gaixotu eta Euskal Herrira itzuli arte. Une horretan hasten da Ombuaren itzala narrazioa.
Karlisten eta liberalen arteko borrokak eragindako gizarte batean, Otaño bere lekua bilatzen saiatu zen: Madalen Alberdirekin ezkondu zen, eta nolabaiteko oihartzuna lortu zuen bere poesia eta bertsoei esker.
Nolanahi ere, Otañok Ameriketara itzuli behar izan zuen familiarekin, egoera ekonomiko hobe baten bila. Bertan, ombu bat, Argentinako panpako zuhaitza, Zizurkilgo bere jaiotetxean landatutako intxaurrondo batekin lotzen zuen poema idatzi zuen. Idazki hau da Bisquerten proiektuaren izenburuaren jatorria.
Patxi Bisquert zuzendari eta ekoizleaz gain, Uma Manterola, Olatz Beobide, Sara Cozar, Joseba Usabiaga, Iñaki Beraetxe, Ramon Agirre eta Kandela Manterola aktoreek ere parte hartzen dute filmean.
Ekoiztetxea: Eguzki Art Zinema
Zuzendaria: Patxi Bisquert
Aktoreak: Joseba Usabiaga eta Sara Cozar dira protagonistak eta horiekin batera daude Ramon Agirre, Maia O’Brien, Iñaki Beraetxe, Klara Badiola, Hodei Arrastoa eta Asier Sota Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran.
Obtener feed para iCal (Google Calendar). Esto es para suscribirse a los eventos en el Calendario. Agregue este URL a iCal (Mac) o a Google Calendar, o a cualquier otro calendario compatible con iCal Feed.