Baztan-Bidasoko XXX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Baztan-Bidasoko XXX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak

Informazio guztia eta menuak 👉 https://baztan-bidasoa.com/eu/zer-egin/ehiza-jardunaldi-gastronomikoak/

Urriaren 15etik azaroaren 30era abian dira Baztan-Bidasoko XXX. Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak. Aurtengoa, 30. edizioa izanen da. 30 urte ehiza eta gastronomia uztartzen.

Aurtengo edizioan 11 jatetxek parte hartuko dute, iaz baino 2 gehiago:

Bortzirietan: Arantzako Aterpe (Arantza); Burlada jatetxea (Arantza); Pablo-Enea jatetxea (Arantza) eta Etxalarko Herriko Ostatua (Etxalar).

Malerrekan: Donamaria’ko Benta (Donamaria) eta Tresanea jatetxea (Ituren).

Baztanen: Urgain jatetxea (Oronoz Mugairi); Olari jatetxea (Irurita); Elbeteko Posada (Elbete) eta Ordoki Erretegia. (Arizkun).

Xaretan: Montxo erretegia (Urdazubi-Urdax).

Ehiza eskaintza zabala izanen da: usoaz gain, basurde azpizuna oporto eta muxika saltsarekin, oreina plantxan sagar patatekin,…udazkenean egonda, onddoak ez dira faltako eta akitzeko, bertako produktuekin eta esnekiekin egindako etxeko postreak dastagai.

Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldiak Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak antolatzen ditu eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du. Babesleak: Pirineos Exdim, Bodega Inurrieta, Berako Errotazar Artisau Produktuak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkartea.

Informazio guztia eta menuak 👉 https://baztan-bidasoa.com/eu/zer-egin/ehiza-jardunaldi-gastronomikoak/