Baztan-Bidasoa. Bisita gidatuak

Bisita gidatuak QR

Jaitsi HEMEN Baztan-Bidasoko bisita gidatuen eskuorria! 17 esperientzia ditugu zuretzat prest!

17 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko!

Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 17 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko!

Bisita gidatuak QR

 

JAITSI 2022ko bisita gidatuen eskuorria.

Bisita gidatuak

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2022ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda.

Edizio berri honetan 17 esperientzia eskaintzen dira guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko. Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak, scape room, Bide Berdea bizikletaz egiteko aukera, oinezko mendi txangoak egitekoa,…

Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorri hau, eskuragarri duzu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.

Bisita gidatuen eskuorria Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.